Larunbat goizean 9:15 ohetik altzatu nintzen Durangora joateko, nire ama eta nire aitarekin. 12:00 etan nire gurasoek lagun batzuekin geratu ziren eta ni ere nire lagunekin geratu nintzen adb: Paule, Maier, Leire...
Durangora joateko autoz joan ginen eta ailegatu eta gero nagusiak taberna batera joan ziren, nire lagunak mozorro batzuk ekarri zituzten eta denok mozorratuta ginen( jende asko zegoen mozorratuta bertako festak zirelako). Denbora pasa ondoren jatera joan ginen eta oso leku polita izan zen, oso ondo jan genuen. Bazkaldu eta gero kalera atera ginen eta jolasten hasi ginen. Geroago paseo bat eman genuen eta primeran pasatu genuen. Azkenean 22:12 etan etxera joan ginen denok eta oso nekatuta geuden baina pelikula bat ikusi eta gero ohera joan nintzen.
Igandean goizean etxerako lanak egin nituen eta gero tabletarekin jolasten egon nintzen. Bazkaldu eta gero 16:30etan nire lagunekin zinemara joateko gelditu nintzen eta filmak horrela zuen izena: Peter y el dragon, oso pelikula polita izan zen eta pena pixka bat ematen zidan baina barregura ere. Zinema eta gero kalean egon ginen eta 20:30 etxera joan nintzen, afaldu eta gero telebista pixka bat ikusi nuen eta 10:15tan oheratu joan nintzen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario