Arratsaldez, Eternal Running lasterketa ikustera joan ginen, aurten Galdakaon ere izan da. Nire aitak aurten ez du parte hartu, belauneko mina zeukalako, baina ihaz parte hartu zuen. Eternal Running lasterketa 10 kilometrokoa da eta laurogei oztopo ditu. Denek oso nekatuta amaitzen dute eta lupetzaz beterik. Oso dibertigarria izaten da, eta parte hartzen duten gehienek elkarri laguntza emateko prest daude, denek lastekerta amaitu ahal izateko. Lehenengoak berrogeita hamalau minututan bukatu zuen, eta azkenak hiru ordu eta bost minututan. Ni irrikitan nago parte hartzeko, eta datorren urtean, ahal badut lasterketa egingo dut.
Igande goizean, nire aitareikin frontoira joan nintzen frontenisera jolastera, asko gustatzen zailadalako, eta hilabetean behin gutxienez joaten gara Bekeako frontoira.
Igande arratsaldez, lanak egin, irakurri eta saxofoia jo ostean, asmoa daukat irtetzeko lagunekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario