viernes, 14 de octubre de 2016

FUTBOLA



Futbola taldekako kirol bat da, hamaikana jokalariko bi talderen artean baloi esferiko batekin jokatua. Munduko kirolik hedatuena da eta diru gehien mugitzen duen kirola ere, saskibaloiarekin, 1 Formularekin eta golfarekin batera. Futboleko jokalariei futbolari deritze.

Munduan osoan, FIFA erakundeak kudeatzen du futbola, eta sei konfederaziotan banatuta dago: AFC, CAF, CONCACAF, CONMEBOL, OFC eta UEFA.

Futbol partida baten 10 jokalari eta atezain batek osatutako bi taldek jokatzen dute. Talde batek gola lortu duela esaten da baloia arerioaren atean sartzea lortzen duenean. Jokoaren helburua arerioak baino gol gehiago lortzea da.
Baloia eskuekin hartu dezakeen bakarra atezaina da, beti ere area handiaren barruan. Talde bereko jokalari batek atezainari baloia eman eta gero eskuarekin hartzen badu, falta da.
Jokalari batek baloia alboko marratik kanpora botatzen badu, alboko sakea egiten du aurkako taldeak, bere zelaiko hondoko marratik kanpora badoa kornerra eta beste taldearen zelaiko hondoko marratik kanpora ateko sakea.
Resultado de imagen de futbol soccerEpaileak jokalariak ohartarazi egin ditzake arauz kontrako ekintzaren bat eginez gero. Futbolean ohartarazpenak txartel horia eta txartel gorria erakutsiz egiten dira, ekintzaren arabera. Bi txartel hori edo gorri bat ikusten dituen jokalariak zelaia utzi behar du, egotzita. Epaileak talde bereko 5 jokalari egozten baditu, partida amaitutzat ematen da, talde honek galtzen duelarik.
Partida batek 45 minutuko bi zati izaten ditu, 15 minutuko atsedenarekin tartean. Jokoan zehar izandako geldiuneak direla-eta, epaileak minutu batzuk luzatu dezake zati bakoitza. Denbora tarte honi deskontu-denbora deritzo.
Jokoaren 90 minutuaren igarotakoan, berdinketarekin amaituz gero, luzapena jokatu daiteke partidak derrigorrezko irabazle bat izan behar badu; adibidez, kanporaketetan. Luzapen hau 15 minutuko bi zatik osatzen dute. Hala eta guztiz ere berdinketak jarraitzen badu, penalti jaurtiketak egiten dira irabazlea erabaki arte. Penalti gehien sartzen dituenak irabazten du norgehiagoka.



No hay comentarios:

Publicar un comentario