domingo, 2 de octubre de 2016

Elexaldeko jaiak

                                               
Resultado de imagen de galdakao elexaldeko jaiakAtzo Elexaldeko jaiak izan ziren. Gurasoak goizeko 10:30tan joan ziren bazkaria prestatzera eta lekua hartzera, jende asko zegoelako. Nire ama eta nire bi anaiak oinez igo ziren eta nire aita kotxez joan zen. Heldu ginenean Irati Simarro ikusi nuen eta berarekin jolasten egon nintzen. Hirurak hiru t'erdietan bazkaldu genuen eta bazkaldu ondoren, bi jolas  egon ziren. Adibidez: begiak estaltzen zizkizuten eta sare batekin pilota bat hartu behar zenuen eta hartzen bazenuen gozoki boltza bat ematen zizuten eta jolasa bukatzean igelaren jolasa zegoen. Fitxa bat ahora sartzen bazenion, beste gozoki poltsa bat ematen zizuten. 
Jolasen ostean Altamiretako kobazuloetara joan ginen eta kobazulo batean sartu ginen eta bertan bi saguzahar ikusi genituen lotan. Bunker batzuk ikusi genituen eta barrura sartu ginen. Zazpietan elexaldera bueltatu ginen eta azkaria jan genuen. Iratiren lagun batzuk etorri ziren eta "poliz eta kakosera" jolasten ibili ginen. Afaldu ostean musika zegoenez Iratik eta nik dantza egin genuen eta bederatzi t'erdietan kontzertua egon behar zen, baina azkenenan ez zen egon eta hamarretan etxera joan ginen. Oso ondo pasatu nuen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario