lunes, 31 de octubre de 2016
Goizean, Loiutik atera behar zuten zazpi hegaldi bertan behera gelditu dira, eta Hondarribiko eta Biarritzeko aireportuek ere lainoaren eraginak jasan dituzte. Behe-lainoak arazoak eragin ditu azken orduotan Euskal Herriko hainbat aireportutan. Loiuko aireportuan, esaterako, Bilbotik atera behar zuten zazpi hegaldi bertan behera gelditu dira behe-lainoaren eraginez. Atera ez diren hegaldi horien helmuga Brusela, Amsterdam, Madril, Paris, Munich eta Santiago ziren. Iparraldean, Biarritzetik 06:45ean Parisera irten behar zuen hegaldia Pauera bideratu dute, eta jendea autobusez ari dira hara eramaten.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario