Lurrikara gehienak plaka tektonikoen mugetan kontzentraturiko indarrek lurrazalaren egokitze bat behartzen dutenean gertatzen dira.
Ziklo sismiko izeneko ziklo baten amaieran gertatzen dira, noiz lurraren barnean deformazioaren indarra pilatzen da, gero bat-batean askatuz eta lurrikara sortuz. Honen ondoren, deformazioa berriro pilatzen hasten da.
Lurrikara gertatzen den lurrazpiko puntuari hipozentro deritzo, eta bere bertikalean dagoen lurrazaleko puntuari eta, noski, kaltetua izango den lehen puntuari epizentro.Itsaspeko lurrikarek itsasikarak eta tsunamiak sor ditzakete.
Adibidez, 2004ko Indiako ozeanoko lurrikarak Eguberrietan Indonesia, Thailandia eta kostako beste hainbat herrialdeetan 200.000 hildakotik gora eragin zituen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario