Indonesiarrek eta tailandiarrek duela 8 urteko tsunamia gogoratu dute
Banda Aceh hirian milaka pertsona elkartu dira, probintziako gobernuburua buru zutela. Tailandian, bestalde, Phuket hiriko Tsunami Memorial Wall gunean bildu dira.Gaur 8 urte, tsunami batek 8.000 hildako eragin zituen Tailandian, eta170.000etik gora Indonesian.
Urteurrenaren harira, bi herrialdeek hainbat ekitaldi antolatu dituzte hildakoak gogoratzeko. Milaka indonesiarrek parte hartu dute tsunamiak hildako pertsonak oroitzeko antolatutako ekitaldietan. Orotara, 170.000 lagun baino gehiago hil ziren olatu erraldoiaren ondoren Sumatra uhartean. Ekitaldi ofiziala ere egin dute Malatahayala portuan, Zaini Abdullah Aceh probintziako gobernuburua buru zutela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario