martes, 11 de octubre de 2016

LURRIKARA AMETRICEN, ITALIAN

                              
                  
Richter eskalan 6,2 gradukoa izan da lurrikara. Amatricen 2.000 biztanle inguruko herria da, eta bertako egoera "dramatikoa" da, Sergio Pirozzi alkatearen esanetan; herri erdia suntsituta geratu da. Oraindik dozenaka dira desagertuta daudenak, eta beraz, espero da gora egitea hildako kopuruak. Zehazki, 190 lagun hil dira Rietiko probintzian, eta beste 57 Ascolin. Larrialdi zerbitzuek lanean igaro dute gaua, eta azken orduetan dezente hazi da biktima kopurua, eraikin erorietako hondakinen artean topatu baitituzte ia ehun lagunen gorpuak.
lurrikarak ametrice bilaketarekin bat datozen irudiakItaliako lehen ministro Matteo Renzik iragarri du ez dutela inor "bakarrik" utziko, eta berehala hasiko direla lanean etxerik gabe geratu direnei laguntzeko. Lurrikarak kalte egindako eremuak ikustera joatekoa da arratsalden Renzi.
Lurrikara nagusiaren ondoren, hainbat dardara nabaritu dira: 3,9 gradukoa bat, Norciatik gertu, eta 4,6ko beste bat ordu erdi geroago, Amatricetik hamar kilometrora. L'Aquilatik gertu izan dira lurrikarak; han, 2009an izandako dardararen ondorioz, 300 lagun baino gehiago hil ziren.

No hay comentarios:

Publicar un comentario