Faila irristakor batek eragin zuen 2011ko Japoniako tsunamia
Amerika iparraldeko plaka tektonikoak Pazifikoko plakarantz egindako mugimendu batek eragin zuen 2011ko martxoan Japoniako kostaldea astindu zuen tsunamia. Mugimendu hori oso labainkorra eta mehea den faila baten inguruan gertatu zen, eta horrek hondamendia are handiagoa izatea ekarri zuen.

Ohartarazi du, gainera, tsunami gehiago gerta daitezkeela inguru horietan. «Lurrikara tsunami bihurtu zen, plaken mugimendua oso handia izan zelako. Inguru horretan oso labainkorra den buztin bat dago, eta horrek eragin zuen mugimendua». Talka gertatu zen faila, gainera, oso txikia eta irristakorra da. Bost metroko lodiera dauka. «Guk dakigunaren arabera, Lurreko plakarik txikiena da». Faila zein mehea den azaltzeko, alderaketa bat egin du. «Kalifornia inguruan dagoen San Andresko failak bi kilometro inguruko lodiera du». Buztinaren ezaugarriak ere zehaztu ditu. «Behatzekin ukituz gero, lubrifikatzaile bat dirudi».
Plakak 30 eta 50 metro artean mugitu ziren, inoiz baino gehiago. Artean, plaken mugimendu handiena Txileko kostaldean gertatukoa zen. 1960. urtean izan zen, eta mugimendua 20 metrokoa izan zen.
Japoniako inguru horietan lehenago halako mugimenduak gertatu zirela uste du Rowek. «869. urtean antzeko lurrikara bat gertatu zen inguru horretan bertan, baita 1000. eta 1500. urteen artean ere».
No hay comentarios:
Publicar un comentario